Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zergak eta tasak
5.16
TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA(TMIZ): hobaria eskatzea 25 urte edo gehiago duten ibilgailuentzat
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Gutxienez 25 urte dituzten ibilgailuek %100eko hobaria izango dute; epe hori, fabrikazio-egunetik edo lehenengoz matrikulatu zen egunetik aurrera zenbatuko da. Udalak ofizioz ematen ditu hobari hauek Trafiko Buruzagitzak emandako informazioarekin, ibilgailua berriz matrikulatu den kasuetan izan ezik. Kasu horietan, eskaera egin behar da eta frogagiriak aurkeztu.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek edo haren legezko ordezkariak.

Udalak ofizioz egiten du Trafiko Buruzagitik bidalitako datuekin.
Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1a) SOLICITUD GENERALESKAERA-ORRI OROKORRA

Agiri pertsonalak:

  • Erroldatuta ez daudenek, NANa.
  • Zirkulazio baimenaren kopia eta ibilgailuaren ezaugarri teknikoak.
  • Eskatzaileak beharrezko jotzen duena eskaerari erantzun egokiagoa emateko.
  • (A.2) KUDEAKETEN BAIMENA interesduna ez den pertsonak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia erakutsi beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

ibilgailuak@leioa.net (Ibilgailuak)

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

Udaletxea (Ibilgailuak): 94.400.80.27

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: unean bertan.

Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailearen datuak batu, egiaztatu eta eskaneatu.
Ondorengo izapideak
  1. Trafiko Buruzagitzako datuak egiaztatu.
  2. Datu ekonomikoak egiaztatu eta ebazpen proposamena.
  3. Alkatetzaren ebazpena eta interesdunari jakinarazi.
  4. Titularrak aurretik ordaindu badu, eskaera egin badu eta ordainketa boluntarioko epearen barruan espedientea ebatzi bada, egoki den diru-itzultzearen sarrera egiten du Kontabilitate sailak.
Oharrak / Azalpenak

Indarrean dagoen zergadunaren egutegia

Izapidetzen duen unitatea

EKONOMIA SAILA