Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.14
DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO APARKALEKU-TXARTELA (ARRUNTA): eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

 Leioako Udalak desgaitasuna duten pertsonei ematen dien aparkaleku-txartela da eta helburu horretarako seinalatuta dauden lekuetan aparkatzeko baliozkoa da.

Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Onuradunen baldintzak:

Aparkatzeko txartela izateko eskubidearen titular izan daitezke honako baldintzakoren bat betetzen dutenek:

  1. Desgaitasuna duten pertsonei eta euren inklusio sozialari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginak, azaroaren 29ko Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuak, 4.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, desgaitasuna duen pertsonaren kondizioa ofizialki aitortua duten pertsona fisikoak; eta ehuneko 33ko desgaitasun-gradua izan barik, ezintasuna osoa edo absolutua edo baliaezintasun handia aitortua dutenak, eta, horrez gain, honako egoeratakoren baten badaude:
    1. Mugikortasun urria dutenak, eta dagokion lurralde historikoko foru aldundiko balorazio- eta orientazio-zerbitzuak emandako aldeko irizpena badu urritasun horrek. Desgaitasun-gradua errekonozitu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko II. eranskinarekin bat etorriz, ondoko baldintzetarik edozeinetan direnek mugikortasun urria dutela kontsideratuko da:
      • Gurpil-aulkia ezinbestean erabiltzea.
      • Ibiltzeko makila bi derrigorrez erabiltzea.
      • Nora gabe ibili ahal da, baina kontrolatzeko zailak diren jokabide oldarkor edo molestagarriak ditu, defizientzia psikiko larrien ondorioz, zeintzuk garraiobide normalizatuak erabiltzea zailtzen dioten
      • Mugikortasun-mugak izatea, eta 971/1999 Dekretuaren II. eranskineko mugikortasun urriko baremoan 7 puntu izatea gutxienez,
    2. Begirik onenean ikusmen-zolitasuna, zuzendu ostean, 0,1ekoa edo beheragokoa dutenak, edo ikus-eremu murriztua 10 gradukoa edo gutxiagokoa dutenak (kasuan kasuko lurralde historikoko foru aldundiko Balorazio eta Orientazio Zerbitzuakemango du irizpena).
  2. Mendekotasun-egoeran izan eta 1. paragrafoko a) edo b) letran ezarri betekizunak konplitzen dituzten pertsona fisikoak.
  3. Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak, zeintzuetaz irizpena eman baitu dagokion lurralde historikoko foru aldundiko balorazio- eta orientazio-zerbitzuak; eta irizpen horretan zehazten bada ezen badutela 1971/1990 Dekretuaren II. eranskinean zehaztu mugikortasun-baremoko mugaren bat.
  4. Mendekotasun-egoeran diren 3 urtetik beherako pertsonak, bizitzeko funtzioei eusteko ezinbestean eta etengabe aparatu teknikoak behar dituztenak (gurpil-aulki espazialak, arnasketa-aparatuak...), edo 4. edo 5. motako desgaitasun-balorazioa izan dutenak (patologia larria edo oso larria), hain justu ere dagokion lurralde historikoko foru aldundiko balorazio- eta orientazio-zerbitzuaren eskutik.
Aurkeztu beharreko agiriak

 Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • (G.29) ESKAERA: DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO APARKATZE-TXARTELA: ESKABIDEA
  • NANaren fotokopia.
  • Desgaitasun graduaren onarpena.
  • NAN tamainako 2 argazki.
  • Desgaitasuna duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

GARRANTZITSUA:

  •  Mugikortasun urria edo ikusmen-zolitasun urria duten pertsona fisikoei emandako  aparkatzeko txartelek eta garraio kolektiborako erabiltzeko ibilgailu egokituak aparkatzeko emandako txartelek bost urteko epea izango dute. Epe hori amaitu ondoren, titularraren bizilekuko udalean berritu beharko da txartela. Nolanahi ere, indarraldia galtzea ekar dezaketen hainbat aldaketa egon daitezke desgaitasun-maila baloratzean. Txartela berritzeko, emakidarako dagoen prozesu berberari jarraituko zaio.
  • Aparkatzeko txartela berritzeko eskaera indarraldi-epean aurkezten bada, aurretiaz emandako baliozkotasuna luzatuko da prozedura suntsiarazi arte. Emandako azken txartelaren indarraldia amaitu eta ondorengo laurogeita hamar egun naturaleko epearen baitan aurkezten bada eskaera, oraindik ere indarrean dagoela ulertuko da, harik eta berritzeko prozedura suntsiarazten den arte.
  • Izapide honetarako behar diren udal ziurtagiriak Udalak berak jarriko ditu.

Izapide bideak

Diru-laguntzaren eskabidea aurreko lekuetan bideratu ahal izango da.

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36
Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Legezko gehienezko epea: 3 hilabete aparkatzeko txartelaren eskabidea Udalaren Erregistroan sartzen den egunetik aurrera.

Epea barruan erantzuten ez bada, baiezko erantzuntzat joko da, eta horrez gain, beren beregiko ebazpena egin daiteke, betiere berrespena emanez.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
Ondorengo izapideak
  1. Espedientea Bizkaiko Foru Aldundiari bidaltzea haren gaineko ebazpena eman dezan eta 45 egun naturaleko epean txartela emateko irizpen nahitaezko eta loteslea eman dezan.
  2. Interesatuari jakinaraztea eta, aldeko kasuan, txartela osaturik eta plastifikaturik ematea.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK