Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.3
ARRETA PSIKOSOZIALEKO ZERBITZUA: EMAKUMEA, HAURTZAROA ETA FAMILIA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Arreta psikosozialeko zerbitzua honetarako da:

  • Aurrea hartu eta ondoko gaiekin lotutako arazo zehatzak gainditzeko prozesuan dauden pertsonak babestu:
    • Bikote-harremanak.
    • Familia-harremanak (seme-alabak, familiako beste pertsona batzuk)..
    • Gizarte isolamendua.
    • Tratu txarrak, erasoak, abusuak.
    • Ahultasun emozional edo psikologikoa dagoen beste egoera batzuk.
  • Beharrezkoa duten pertsonen ongizatea eta autoestimua hobetu, baliabide psikologikoak eta zenbait egoerari aurre egiteko estrategiak eskainiz.
  • Norbanakoaren eta gizarte garapenari kalte egiten dioten gatazka edota krisi egoeretan babes psikologikoa.
Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkaria.

Onuradunen baldintzak:

  • Leioan erroldatutako eta aurretik azaldutako egoeraren batean dauden pertsonak.
Izapide bideak
Telefonoa
Telefonoa

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da. 

Prezioa

Udalak izapideen kostua bere gain hartzen du.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea. 
  2. Espedientea izapidetzea.
Ondorengo izapideak
  1. Gizarte langilearen balorazioaren ostean, egoki bada, Arreta Psikosozialeko Zerbitzuko arduraduna den Psikologoari bidaliko zaio.
Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK