Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Errolda
2.7
ERROLDA ZIURTAGIRIA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Pertsona bat edo gehiago udalerrian helbide erroldatuta daudela egiaztatzen duen agiria egitea.Hauek dira ohikoenak:

  • Banakoa: pertsona bat helbide jakin batean bizi dela egiaztatzen du.
  • Kolektiboa: helbide batean bizi diren pertsona guztien helbidea egiaztatzen du.
Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak
  • (A.1a) ESKAERA-ORRI OROKORRA Eredu berezirik behar ez duten izapide guztietarako eredu orokorra
  • Interesduna badator, NAN, pasaporte, gidabaimen edo bizileku-baimena aurkeztu beharkodu, egoki denaren arabera.
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETA BAIMENA nteresduna ez denak egiten badu izapidea edo sinatzen badu(ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da).
  • Errolda agiria telefonoz edo posta elektronikoz eskatzen bada, honako datu hauek egiaztatukodira: NANa, helbidea, izena eta bi abizen. Agiria bakarrik bidaliko da erroldan agertzen denhelbidera.
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Telefonoa
Telefonoa
Telefonoa
Telefonoa
Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Eskatu eta biharamunean.

Ondorengo izapideak
  1. Interesdunaren edo ziurtagiria behar duen pertsonaren identitatea egiaztatu.
  2. Ziurtagiria eskatzeko izapidea egin sistema informatikoaren bidez.
  3. Ziurtagiria idazkariak eta Alkateak sinatu.
  4. Errolda-ziurtagiria eman interesdunari
Oharrak / Azalpenak

Normalean, ziurtagiri mota hau herentziak izapidetzeko eta abar eskatzen da.

Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA