Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Zergak eta tasak
5.14
TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA(TMIZ): ezgaitasuna dutenentzako salbuespena eskatzea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita daude mugitzeko eragozpenak dituzten pertsonentzako ibilgailuak, eta ezgaitasunen bat duten pertsonen izenean matrikulatuta egonik, beraiek ez beste inork erabiltzeko diren ibilgailuak. Salbuespena ibilgailu bakarrari aplikatuko zaio.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek edo haren legezko ordezkariak.

Baldintza hauek bete behar dira:
14 zerga zalditik beherako ibilgailuen kasuan:
  • %33 eta %65 bitarteko ezgaitasun-gradua onartuta edukitzea, mugikortasun baremoko A, B edo C letren barruan egonik.
  • Baremo horretako D, E, F, G edo H letran, 7 puntu edo gehiago edukitzea.
  • %65eko ezgaitasuna edo handiagoa edukitzea.
14 zerga zalditik gorako ibilgailuen kasuan:
  • %33tik gorako ezgaitasun gradua edukitzea, eta mugikortasun baremoan, A letraren barruan egotea, baldin eta ibilgailua gurpil-aulkiekin erabiltzeko egokituta badago.
Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1a) ESKAERA-ORRI OROKORRA

Agiri pertsonalak:

  • Erroldatuta ez daudenek, NANa.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak egiten duen eta ezgaitasun gradua zehazten duen ziurtagiria eta horren kopia (originala itzuli egingo da).
  • Gidabaimenaren fotokopia eta salbuetsi behar den ibilgailuaren ezaugarri teknikoak.
  • (E.1) ZINPEKO ADIERAZPENA
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETEN BAIMENA interesduna ez den pertsonak egiten badu izapidea edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia erakutsi beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua

(Sarrera erregistroa behar du)

Informazio gehiago

ibilgailuak@leioa.net (Ibilgailuak)

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

Udaletxea (Ibilgailuak): 94.400.80.27 

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: 15 egun.

Gehienezko legezko epea: 6 hilabete.
Ondorengo izapideak
  1. Eskatzailearen datuak batu, egiaztatu eta eskaneatu.
  2. Eskaera bidali Zerga zerbitzura.
Ondorengo izapideak
  1. Zerga zerbitzuak txostena egiten du. 
  2. Alkatetzaren ebazpena eta interesdunari jakinarazi.
Oharrak / Azalpenak

Indarrean dagoen zergadunaren egutegia

Izapidetzen duen unitatea

EKONOMIA SAILA