Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Gizarte Zerbitzuak
7.21
GIZARTE PREMIETARAKO UDAL LAGUNTZA: eskaera
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Prestazio ekonomiko bat da, aldizkakoa ez dena, eta gizarte bazterketako egoerak saihestu, ekidin edo arintzeko behar diren gastuei aurre egiteko eta pertsonen eta familien integrazioa sustatzeko baliabide nahikorik ez duten pertsona eta/edo familia unitateei zuzentzen zaie.

Nork eska dezake?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Baldintzak:

 Diru-laguntza motaren kausaz berariaz eskatzen diren baldintza zehatzei kalterik egin gabe, udaleko Gizarte-larrialdiko laguntzen pertsona onuradunek bete behar dituzten betekizun orokorrak honako hauek dira:

 

  1. Eskaria egiten duen pertsonak egiazko bizilekua Leioan izan behar du eta bertan erroldatuta egon, gutxienez eskaria egin baino 4 hilabete lehenago eta berau ematea ebazten den bitartean. Baldintza honetatik salbuetsita gelditzen dira adingabeak karguan diren kasuak; menpekotasun edota desgaitasuna onartuta duten pertsonak % 65eko edo gehiagoko mailan, zeinetan ez den inolako antzinatasunik exijituko, betiere bete beharreko beharrizana talde hauetako baten batena bada; eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, baldin eta eskabidea egiten duten unean babes-agindu bat edo antzeko egiaztagiriren bat baldin badute. Oinarrizko gizarte-zerbitzuek udal erroldaren bidez pertsona eskatzaileen errolda-egoera eta bizikidetza egiaztatuko dute.
  2. Adinez nagusia edo emantzipatutako adingabea izatea.
  3. 12.000 € baino balio handiagoko ondasun higigarririk eta higiezinik ez izatea, eta pertsona pentsiodunen kasuan 15.000 euro baino handiagokoak, ohiko etxebizitzaren balioa bazter utzita, eta garaje partzela eta trastelekua, horrelakorik badago. Hala balitz, hauek egon litezke bai etxebizitza dagoen eraikin berean, bai etxebizitzatik hurbil dagoen beste eraikin batean.
  4. Landa-ondasun higiezinak ez dira kontuan izango, ezta beste ondasun higigarri (saldoak, finantza-produktuak eta abar) edo higiezin (hirikoak eta landakoak) batzuk ere, baldin eta eskatzaileari adjudikatu bazaizkio jabetza soileko erregimenean, horietan daukan ehunekoa gorabehera.
  5. Izaera orokorrez legokiekeen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren hilabeteko zenbatekoaren %175 gainditzen ez duten hileroko diru-sarrera garbiak dituzten pertsona edo familia-unitateak. Diru-sarrera horien zenbaketarako maiatzaren 25eko Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta arautzen duen 147/2010 Dekretuaren 3 atalean ezarritakoa aplikatuko da.
  6. Pentsio publikoen hartzaileak diren pertsona edo familia-unitateak, haien hileroko diru-sarrera garbiek Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren hileko zenbatekoaren %175 gainditzen ez dutenean, legokiekeen Pentsio Osagarri motan.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, hala badagokioa, honako hau izango da:

  1. (G.18) GIZARTE LARRIALDIKO LAGUNTZA ESKAERA ereduaren arabera. 
  2. Beste dokumentu batzuk:
    • Bizikidetza unitatea osatzen duten 14 urtetik gorako pertsona guztien NANren, pasaportearen, egoitza-txartelaren eta abarren fotokopia.
    • Familia liburuaren fotokopia, edo, hala badagokio, adin txikikoen zaintza edota tutoretzaren dokumentu egiaztagarriak.
    • Egoera zibilaren dokumentazio egiaztagarria. 
    • Etxebizitza edukitze erregimenaren dokumentazio egiaztagarria ((G.10) OSTATU-APOPILOTZAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.11) ERRENTAMENDUAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.12) AZPIERRENTAMENDUAREN ORDAINKETA EGIAZTAGIRIA) ((G.13) BEHARRIZAN-EGOERA LARRIAGATIK HARRERAN HARTZEA).
    • Diru-sarrerei eta ondasunei buruzko zinpeko aitorpena, eskabidea aurkezten den hilabeteari dagokiona eta dokumentazio egiaztagarria atxikia:
    • Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diru-Zaintzaren ziurtagiria, bizikidetza unitateko 16 urtetik gorako pertsonei dagokienez.
    • Besteren kontura lan egiten duten pertsonen kasuan, hileko azken nominaren fotokopia, eta hala badagokio, lan-kontratuarena.
    • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren ziurtagiria bizikidetza-unitateko 16 urtetik gorako pertsonei dagokienez, hala badagokio.
    • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ziurtagiria bizikidetza unitateko 16 urtetik gorakoei dagokienez, pentsioren baten titularrak izan zein ez.
    • Eskatzailearen diru-sarreren egiaztagiria eta, hala badagokio, bizikidetza unitatea osatzen duten 16 urtetik gorako pertsonena ((G.14) EZEZKO ADIERAZPENA) ((G.15) LANGILEAREN ADIERAZPENA) ((G.16) ENPLEGU EMAILEAREN ADIERAZPENA).
    • Banku-kontuen eta banku-tituluen egoerari buruzko banku-ziurtagiriak. ((G.17) BANKUKO SALDOEN INPRIMAKIA).
    • (E.7) HIRUGARRENEN FITXA.
    • Foru Ogasunak emandako Ondasun eta Kontribuzioen Ziurtagiria. 
    • Azken Zerga Aitorpenaren fotokopia.
    • Estatuko Ogasunak ondasunik ez izateari buruz egindako egiaztagiria eta, horiek izanez gero, haien katastro-balioaren egiaztagiria.

Hala badagokio, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jo daitekeen beste edozein dokumentu. 

GARRANTZITSUA:

Estatuko erakundeen mendeko ondare dokumentazioa Udalak jasoko du zuzenean, baita udal egiaztagiriak ere.

____________

EMANDAKO LAGUNTZEN JUSTIFIKAZIOA:

  • Emandako laguntzak justifikatutzat joko dira honako dokumentazio hau aurkeztuz baino ez, dagokion laguntza motaren arabera (Ikusi Informazio osagarria).
  • Gizarte Zerbitzuetako teknikariek aldeko txosten baten bidez jakinarazitako ohiz kanpoko egoera egon ezean, frogagiriak laguntza ematea onestea ekarri duten aurrekontuekin bat etorri beharko dira.
  • Gastu horiek justifikatzeko gehieneko epea hilabetekoa izango da, horiek egiten direnetik aurrera zenbatuta, eta, nolanahi ere, mugaeguna 2019ko urtarrilaren 31 izango da.
  • Aurretik zehaztutako aldian laguntza ez justifikatzeak itzultzeko prozesua abiaraztea ekarriko du.
Izapide bideak
Gizarte zerbitzuak
Aurrez-aurre
Gizarte zerbitzuak
Telefonoa
Telefonoa

Gizarte langile batekin aldez AURREKO HITZORDUA behar da. 

Informazio gehiago

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Iñaurratzaga, 1)

gizartezerbitzuak@leioa.net

Gizarte Zerbitzuak: 94.480.13.36

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Aurreikustn den epea: 2 hilabete.Gehienezko legezko epea: 6 hilabete.Erantzunik epe barruan ez ematearen ondorioa: ezezkoa.

Ondorengo izapideak
  1. Eskabidea eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Espedientearen izapideak egitea.
Ondorengo izapideak
  1. Kasu bakoitza diagnostikatu eta baloratzea, ondore horretarako ezarritako baremoa aplikatuta.

  2. Laguntza emateko edo ukatzeko proposamena egitea.
  3. Alkatetza dekretuaren bidez, laguntzak onestea edo ukatzea.
  4. Izapidetutako laguntzak zerrendatzea, eta Kontabilitate Arloari bidaltzea, onetsitako zenbatekoak ordain ditzan.
  5. Interesdunei dekretuaren berri ematea, eta emandako zenbatekoak kontuan ordaintzea.
Oharrak / Azalpenak

BIZIKIDETZA UNITATEA: Familia unitatetzat jotzen da pertsona batek edo etxebizitza edo helbide berean elkarrekin bizi diren pertsonek osatzen dutena, pertsona horiek elkarren artean ezkontza bidez, horren  antzekoa den beste harreman iraunkor mota baten bidez, adopzio bidez, laugarren mailara arteko odol-ahaidetasunez edo bigarren mailara arteko ezkontza-ahaidetasun bidez edo familiako harrerako edo tutoretzako harreman baten bidez lotuta badaude.

Izapidetzen duen unitatea

GIZARTE ZERBITZUAK