Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Informazioa eta orientabidea
1.7
INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Herritarrek eskatzen duten informazio publikoa, arrazoitzeko beharrik gabe, eskuratzeko duten eskubidea ahalbidetzea.

Informazio publikoak dira Udalak dituen eta bere funtzioak betetzeko lortu edo erabili dituen eduki edo agiriak, euskarria edozein izanik ere.

alaber, Udalak argitaratu behar duen Publizitate Aktiboari buruzko edozein informazio eskuragarri dago Leioako Udalaren Gardentasun Atarian.

Nork eska dezake?

Edozeinek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Dokumentazioa:

  • (A.1a) ESKAERA-ORRI OROKORRA
  • Eskatzaileak egoki ikusten duena eskaerari hobeto erantzuteko.
  • (A.2a/A.2b) KUDEAKETA BAIMENA izapidea interesduna ez den beste batek egin edo sinatzen badu (ordezkatzen den pertsonaren NAN originala edo kopia aurkeztu beharko da).
Izapide bideak
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Leioako Udala. Herritarren Arreta Zerbitzua
Gaztelubideko  Herritarren Arreta Zerbitzua
Aurrez-aurre
Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzua
Informazio gehiago

sac01@leioa.net (HAZ Udaletxea)

sac02@leioa.net  (HAZ Gaztelubide)

HAZ Udaletxea: 94.400.80.00

HAZ Gaztelubide: 94.464.67.22

Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua, dena den, kopiak jasotzeak sortu egingo du Zerbitzu publikoak emateagatiko eta udal jarduerak burutzeagatiko tasak arautzeko ordenantza fiskala aurreikusten duen tasa.

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: hilabete eskabidea jasotzen denetik, eta beste hilabetez luza daiteke eskatzen den informazioaren tamainak edo konplexutasunak hala eskatzen badute. Ebazteko gehienezko epea igarotzen bada ebazpena eman eta jakinarazi gabe, isiltasun horrek esan nahiko du eskaera ukatu dela.

Ondorengo izapideak

Informazioa eman erabilgarri dauden tresnen bidez (izapideen eskuliburua, ereduen liburutegia, eskabideena, e.a.)

Informazio zehatzik behar izanez gero, egoki den Saileko teknikariaren kontaktua emango da.

Ondorengo izapideak

Egoki dena gaiaren arabera.

Oharrak / Azalpenak

Informazioa eskuratzeko eskubidearen mugak:

Informazioaren izaera bera, gai jakin batzuei eragiten dienean edo gatazkarik sortzen badu babestutako beste interes batzuekin (datu pertsonalak), horiek dira eskubide hau muga dezaketen arrazoi bakarrak. (Gardentasunari, Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 19/2003 Legeko 14. artikulua).

Eskabideak ez onartzeko arrazoiak:

  • Lantzen ari den informazioari buruzkoak izatea (interesdunak izan ezik) edo argitaratzeko bidean dagoenak. 
  • Informazio lagungarriari buruzkoak izatea, hala nola, ohar, zirriborro, barne txosten eta abarretan egon daitekeena.
  • Ezagutzera emateko berriz landu behar den informazioari buruzkoak izatea.
  • Informazioa ez duen erakunde bati zuzenduta egotea, eta organo eskuduna ezagutzen ez denean.
  • Nabarmen errepikakorrak izatea edo Legearen gardentasun xedearekin justifikatu ezin den abusuzko izaera edukitzea.
Izapidetzen duen unitatea

IDAZKARITZA