Leioako Udalaren
izapide aurkibidea
Imprimir
Kultura
9.6
LEIOAKO ARGAZKI ARTXIBATEGIA: irudiak uztea
Galdera
Erantzuna
Zer da? Zertarako balio du?

Leioako argazki-artxibategiko irudiak uzteko eskaera da, horien kopia paperean edo euskarri digitalean eskuratu ahal izateko.

Nork eska dezake?

Edozeinek edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

(H.4) ARTXIBATEGIKO IRUDIAK UZTEKO ESKAERA

Izapide bideak
Telefonoa
Telefonoa
Prezioa

Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

Ebazteko eta jakinarazteko aurreikusitako epea

Epe estimatua: astebete

Epean erantzuten ez bada, erantzuna ezezkotzat joko da

Ondorengo izapideak
  1. Eskaera hartu eta egiaztatu.
Ondorengo izapideak

Erabiltzeko baimena duela jakinarazi interesdunari.

Oharrak / Azalpenak
  • Indarrean dagoen ordenantza fiskala.
  • Leioako Argazki Artxibategiak berak emango ditu kopia horiek, paper edo euskarri digitalean. Salbuespenez, materialak eskatzaileak kopiatzen baditu, eskatutako irudien kopia bana entregatu beharko du Leioako Argazki Artxibategian.
  • Argitaratu edota erakusketan jartzen badira, eskatzaileak irudiaren jatorriaren datuak (Leioako Argazki Artxibategia) aipatzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, egindako, argitaratutako, igorritako edo banatutako lanaren bi ale emango dizkio Artxibategiari, paperean edo euskarri digitalean. 
  • Debekatuta dago Leioako Argazki Artxibategiak entregatzen dituen kopietatik kopia berriak egitea eta beste edozertarako erabiltzea. Kopiatutako irudiek ez diete inolako jabetza intelektual edo industrialeko eskubiderik emango eskatzaile edo hartzaileei. 
  • Zentroari utzitako artxibategi partikularren kopia eskatzen bada, eta gordailutze aktan gordailutzearen baimena behar dela dioen klausularik badago, klausula hori bete egin beharko da. 
  • Funts, atal eta serieak osorik kopiatzea debekatuta dago. 
  • Kopiak dohainik izango dira sailen arteko eskaerak direnean baina ez Leioako Udaletik kanpoko pertsona edo erakundeen kasuan. Horiek jakinarazi beharko diote Artxibategiari kopiak zein euskarritan nahi dituzten.
Izapidetzen duen unitatea

KULTURA ETA GAZTERIA